DMCorporativewww.ikaztegieta.net

HITZALDIA: "ZAINTZAILEAREN ZAINKETA"

Ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan, Kutxako Gizarte Ekintzak antolatutako honako hitzaldi hau izango da Ikaztegietako Udal Liburutegian: "Zaintzailearen zainketa."  Jardunaldi honen helburua mendeko pertsonen zaintzaileen kontzientzia maila handitzea da, haiek ere beren buruak zaintzen ikas dezaten, beren lana baldintza fisiko eta psikiko onargarri batzuetan garatu ahal izan dezaten. Gogoan eduki behar dituzten alderdi nagusiei buruzko jarraibide batzuk eta bete beharreko gomendioak emango dira.   

Programa: * Pertsona zaintzailearen ezaugarri nagusiak.

                * Zainketaren bizipenetan eragiten duten faktoreak.

              * Zaintzailearen eginkizunetara egokitzeko faseak.

              * Zaintzaileen emozio eta sentimendu nagusiak.

              * Zainketari aurre egiteko jarraibideak: norbera zaindu besteak zaintzeko



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz