2010eko maiatzaren 3an, astelehena, arratsaldeko 17:30etan, Kutxako Gizarte Ekintzak antolatutako honako hitzaldi hau izango da Ikaztegietako Udal Liburutegian: "Bizkarra eta artikulazioak nola zaindu" . Jardunaldi honetan, urteen joanak gure hezurduran eragiten dituen aztarnei buruzko ezagupenak eta jarduteko moduak finkatuko dira.
Iraupena: Ordu eta erdiko saioa.
Jardunaldiaren edukiak modu erraz, atsegin eta baliagarri batean aurkeztuko dira.
Programa:
*Zergatik gertatzen dira higadura eta artrosia?
*Zein dira gainerako gaixotasun erreumatologiko garrantzitsuak?
*Sintomak arintzeko moduak.
*Mugikortasuna eta malgutasuna areagotzeko ariketak.
*Hezurren eta giharren beste arazo batzuk.