2009-10-1ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan, Kutxako Gizarte Ekintzak antolatutako honako hitzaldi hau izango da Ikaztegietako Udal Liburutegian: "Bizi-testamentua" . Jardunaldi honen bidez bizi-testamentuari buruzko araudiaren alderdiak ezagutarazi nahi dira. Jardunaldiaren edukiak modu sinple eta atseginean aurkeztuko dira. Parte hartzen dutenek egiten dituzten galderei erantzungo zaie.
Programa: * Araudia.
* Bizi-testamentuaren edukia.
* Nork egin dezake bizi-testamentua?
* Zainketa aringarriak.
* Eutanasia aktiboa eta pasiboa.
* Heriotza duina.
* Tratamendua etetea.
* Mina arintzea eta bizi-kalitatea.
* Irizpide etikoak.
* Beste herrialdeetako araudia: Holanda eta Australia.
* Bizi-testamentuaren eredu bat.