DMCorporativewww.ikaztegieta.net

HILERRIKO ORDENANTZA.

2006-04-04ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ikaztegietako hilerrian hileta zerbitzuen ordenantzaren behin betiko onespena argitaratu zen.

Ikaztegietako hilerrian hileta zerbi­tzuak erregula­tzen dituen udal ordenan­tza. Behin betiko onespena.

Ikaztegietako hilerrian hileta zerbi­tzuak erregula­tzen dituen Ordenana­tza­ren hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpiatalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri ­batzuk eran­tsi dizkion, Udalba­tzak hartutako hasierako onarpena, 2007ko ­otsailaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 33 zenbakian argitaratutakoa, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela, Toki Erregimeneko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa bete­tze­arren, aipatutako Araudia argitara­tzen da.

Ikaztegietako hilerrian hileta zerbi­tzuak erregula­tzen dituen Ordenana­tza.

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Ikaztegietako Udal hilerria zerbi­tzu publiko bati lotutako jabari publikoko ondasuna da eta, haren titularra Udala izanik, berari dagokio hura administratu, zuzendu eta zain­tzea, bestelako agintari­tza eta organismoen eskumeneko alderdietan izan ezik.

2. artikulua.

Hilerriaren administrazio, zain­tza eta zuzendari­tza eginkizunen ihardueran, Udalari honako hau dagozkio:

a) Hilerria nahiz bertako eraikun­tzak, zerbi­tzuak eta instalazioak antolatu, artatu eta egoki­tzea.

b) Partikularrei baimena ematea hilerrian edozein motatako obrak edo instalazioak buru­tzeko, nahiz horiek zuzendu eta ikuska­tzeko.

c) Emakidak eskuestea eta edozein motatako hileta eskubideak ezagu­tzea.

d) Legez ezar­tzen diren eskubideak eta tasak jaso­tzea.

e) Emandako edo etorkizunean ematen diren osasun eta higiene neurriak bete­tzea.

II. TITULUA

PER­TSO­NALA

3. artikulua.

Hilerriko per­tso­nala fun­tzionari, lan-per­tso­nal kontratatu edo aldi baterako per­tso­nala izan daiteke, legez ezarritako terminoetan. Hren eskubideak eta betebeharrak Ordenan­tza honetan eta kasuan kasu aplika­tze­koak diren xedapen orokorretan xedatutakoaren bidez erregulatuko dira.

4. artikulua.

4.1. Ikaztegietako Udalaren eskun­tza da:

a) Hilerriko departamendu guztiak beti behar bezalako garbitasun, artapen eta ordena egoeran egon daitezen zain­tzea.

b) Hileta zerbi­tzuetarako adieraztiako orduan hilerriko ateak ireki eta ixtea, hilerriko gil­tza bat gordez Ikaztegietako Udaleko eskudun organoak beste gauza bat agin­tzen ez duen bitartean.

c) Ehorketa lizen­tziez ardura­tzea.

d) Ehorketa zedulak sina­tzea eta, eta aurreko atalean aipaturiko lizen­tziekin batera, hileta zerbi­tzuei itzul­tzea.

e) Dagokion baimenik gabe, gorpuak eta objektuak hilerrian sartu edo atera­tzea galeraztea.

4.2. Hilobira­tze lanak burutuko dituen per­tso­nalaren eskudun­tza inago da:

a) Beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren, hobira­tzea, desobi­tze, lekualdaketa eta bestelako zerbi­tzuei ekitea.

b) Partikularrei edoezin obra egiteko udal lizen­tzia aurkez dezatela galda­tzea.

c) Dagokion udal organoak eta gainerako agintari juriskizionalek emandako agindu eta jarraideak betearaztea.

d) Hilerriaren administrazio egokirako beharrezko diren eginbeharrak buru­tzea.

5. artikulua.

Ez Udalak, ez horren ezein organik, ez eta per­tso­nalak ere, ez dute inolako eran­tzu­kizunik beren gain hartuko hugarrenek hilobietan eta hilerrian ipin­tzen diren objektuetan egin ditza­keten hondaketei gaokienez, indarrean dagoen legerian aurrikusitako kasuetatik kanpo. Halaber, ­nitxo edo ezurtegiren bat ireki­tzeko edo, partikularren eskariz, edozein desobi­tze egiteko unean hilrriko per­tso­nala ez da hilarriak edo plakak hautearen eran­tzule izango.

III. TITULUA

HOBIRA­TZEEN ERREGIMENA

6. artikulua.

Hobira­tzeak indarrean dauden legezko xedapenen arabera egingo dira. Ezinbesteko betebeharra da hildakoa Errejistro Zibilean inskriba­tzea, hila egotearen ezaugarri nahastezinak daudeneko mediku ziurtagiriarekin. Dokumentu hau udal bulegoetan egiaztatu da. Ehorketa ez da hildako unetik hogeita lau ordu igaro bitarte gauzatuko.

7. artikulua.

Inolaz ere ezingo da gorpu bat beste baten hondakinekin zerraldo berean lurperatu, Gorpuen Osasun Jagole­tzari buruzko Erreglamenduaren 11. Artikuluan (uztailaren 20ko 2.263/74 Dekretua) jasotako kasuak salbu.

8. artikulua.

A) Ehor­tzeko eramaten den gorpurik ez da ­utziko ehor­tzi gabe, lege tramiteak bete baldin badira eta ondorengo betebeharretatik bat ­gutxienez bete­tzen baldin bada:

— Ikaztegietakoa izatea

— Ikaztegietan erroldatuta egotea.

— Urte luzeetan Ikaztegietan bizi izan bada eta familiaren zati handi bat Ikaztegietan bizi bada eta gainera gurasoak ere Ikaztegietan lurperatuta baldin badaude.

B) Txi­roek dohainik ehor­tziak izateko eskubidea dute, ehorzketa gastuak herio­tza izan den herriko Udalaren kontura izanik eta Foru Aldundiaren mendeko edo babespeko establezimendu batean izan baldin bada, administrazio horrek hilku­txa jar­tzeko obligazio subsidiarioa dauka.

9. artikulua.

Ehorzketak lurrezko hobietan edo nitxo­etan, koerlatiboki zerrendatuak izango direnak, eta egiten diren hobira­tzeak orden hori errespetatuko dute.

Panteoiaren edukierak ahalbidera­tzen duenean, hilerrian dauden panteoietan hobira­tzeak gauzatu ahal izango dira.

10. artikulua. Panteoiak.

a) Hilerriaren barrutiak duen azalera murriztua dela kontuan hartuz, ez da panteoi berririk eraiki­tzea baimen­tzen.

b) Panteoia, lur eman ondoren, ­itxi egingo da berehala.

c) Panteoia konpon­tzeko panteoiaren titularrak baimena eskatu behar dio Udalari. Titularrak baimena eskuratu ondoren konpondu ahal izango du bere panteoia.

11. artikulua. Hilarriak.

Ez da hilarririk jar­tze­rik izango Ikaztegietako Udalak bere adostasun espresua ematen ez duen artean.

Lurrezko hilobien hilarriak ­antzeko ezaugarrietakoak izatea ahola­tzen da. Aurrz jarriak daudenekiko hilarrien ezaugarrien edozein aldaketarako, aurrez Udalari baimena eskatu beharko zaio. Emandako epea amaitu ondoren, jarritako guztia ken­tzera jo beharko da.

IV. TITULUA

DESOBI­TZEAK ETA LEKUALDAKETAK

12. Artikulua.

Gorpuen desobi­tzeak eta lekualdaketak Gorpuen Osasun Jagole­tzari buruzko Erregelamenduaren arauean arabera eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz egingo dira.

13. Artikulua.

Desobi­tze eta lekualdaketa guztiak, beharrezkoa den kasuna, dagozkion osasun agintari­tzek luzatutako baimenarekin egin beharko dira.

14. Artikulua.

1. Beste hilerri batean hobira­tzeko asmoz gorpu bat desobitu ahal izateko, dagokion hilobiaren titularraren eskaera beharko da, dagokion osasun agintari­tza­ren baimenarekin batera.

2. Edozein modutara ere, gorpuak edo hondakinak Udalak hala erabaki­tzen duenean desobituko dira, beti ere hobiratuak izan zirenetik hamar urte igaro direnean.

3. Aurreko atalean jasotako desobi­tzeak piskana piskana egingo dira, hobira­tze berrien aurrean sor­tzen diren premien arabera, hilobien zenbaki korelatiboari eta zahar­tza­roari eran­tzu­nez. Edozein kasutan familiartekoei aurrez jakin eraziko zaie, beraien nahiak agertu ditza­ten. Guzti hau hilerri aretoaren azalera murri­tza­ren eraginez.

15. Artikulua.

Lurperaturik 10 urte bete ez dituzten gorpuen desobi­tze kasuan, beharrezko diren sanital neurriak kontutan izan beharko dira.

V. TITULUA

HILERRIAREN BARUKO ORDENA ETA GOBERNUA

16. Artikulua.

Hilerria Udalak finka­tzen duen ordutegian egongo da irekita, urte-sasoi bakoi­tza­ren egoeren arabera.

17. Artikulua.

Aparteko zerbi­tzu berezian eramaten diren gorpuak salbue­tsiz, hilerria jendearen­tzat irekita egoteko adierazitako ordutegitik kanpo ez da gorpurik onartuko. Ordutegi horren barruan tarte bat ezarri ahal izango da eta, harrezeroztik, hilerria ixten den ordura arte, ezin izango da ehorzketarik egin.

18. Artikulua.

Obrak exekuta­tzeko materialak finkatutako odutegian besterik ez dira sartuko.

19. Artikulua.

Gauean zehar espreski debekatuta dago ehorzketak egitea eta hilerriaren barrutian edozein motatako lanak buru­tzea, behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik.

20. Artikulua.

Udal zerbi­tzu eskudunek hilerriko artapen eta garbiketa lan orokorrak zainduko dituzte. Hilobiean nahiz objektu eta instalazioen garbiketa eta artapen lanak partikularren kargura izango dira.

Partikularrek hilobiak garbitu eta arta­tzeko beharkizuna bete­tzen ez badute eta narriadura egoera antze­manez gero, udal zerbi­tzuek eskubide afektatuaren titularra errekerituko dute, eta hark lanak adierazitako epean buru­tzen ez baditu, Udalak subsidiarioki egin ahal izango ditu. Kasu horretan, kostua derrigortuengan jasanaraziko litza­teke.

VI. TITULUA

HILOBIRA­TZE ESKUBIDEEZ

I. KAPITULUA. ‑HILOBIRA­TZE ESKUBIDE ARRUNTA ETA DENBORALDIRAKO HILOBIRA­TZE ESKUBIDEA

21. Artikulua.

Gaur egungo hilerri aretoaren ezaugarriak kontutan izanik, bi aukera izango dira:

— Hilobira­tze Eskubide Arrunta(Lurreko hilobira­tzeak).

— Denboraldirako Hilobira­tze Eskubidea (­nitxoak).

* Lurreko hilobira­tze eskubide arrunta 10 urtetako gehieneko epe batez, hobira­tzea gerta­tzen den egunetik konta­tzen hasita. Epea igarota, familiartekoei aurrez abisatu ondoren, eta biharamoneko hurrengo hilabetean senditarrek hondakinak erreklama­tzen ez badituzte, Hilerriko Zerbi­tzuek horiek desaloja­tzera joko dute.

* ­Nitxoko denboraldirako hilobira­tze eskubidea 10 urtetako gehieneko epe batez emango da, hobira­tzea gerta­tzen den egunetik konta­tzen hasita. Epea igarota, senditarrei aurrez jakinarazi ondoren eta biharamoneko hurrengo hilabetean senditarrek hondakinak erreklama­tzen ez badituzte, Hilerriko Zerbi­tzuek horiek desaloja­tzera joko dute.

22. artikulua.

Lurpera­tze eskubide hauen uztea ez da sal­tze­koa, gorpua 10 urtetako epe batez hilobian egoteko eskubidea (Jabari titulartasuna Udalari dagokio soilik, 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz).

23. artikulua.

Hilobira­tze eskubideak per­tsona bakar bati emango zaizkio beti, hilobia erabili behar duen per­tso­naren hileta gertatu ondoren.

24. artikulua.

Hileta eskubide guztiak dagokion errejistro liburuan inskribatuko dira eta emakidak bidezkoa den titulua luzatu bidez egiaztatuko dira.

25. artikulua.

Aurrikuspen aseguruen konpainiak eta antze­koak ezin izango dira inola ere emakiden edo bestelako hileta eskubideen titular izan. Beraz, aheik itun­tzen dituzten poliza edo kontratuen klausulek ez dute Udalaren aurrean ondoriorik izango, aseguratuei dagokion hileta eskubidea ordain­tzeko beharrezko kapitala ematea ez den bestelako eskbudierik bete­tzeko asmoa izanez gero.

26. artikulua.

Udal Administrazioak luzatutako duen dagokion tituluaren bidez egiaztatuko dira emakidak.

Emakida tituluetan ondoko hauek jasoaraziko dira:

a) Hilobia identifikatuko duten datuak.

b) Titularraren izen-deiturak eta N.A.N.a.

c) Hileta eskubideen kon­tzep­tuan ordaindutako kopuruak.

II. KAPITULUA. ‑PANTEOIETAN EHORZTEKO HILOBIRA­TZE ESKUBIDEA

27. artikulua.

Udal Hilerrian jadanik badiren panteoien­tzat lurra emateko hilobira­tze eskubidea Hilerria erabil­tzen den denbora epe guztian zeharrerako eman­tzat ulertuko da, Ordenan­tza honetan hilobira­tze eskubidearen iraungipenari buruz ezarritakoaren kalterik gabe.

28. artikulua.

Panteoien hilobira­tze eskubidearen titularitatea ez dago inolaz ere bizi direnen artean zeditua izan, ondore edo herenden­tziaz soil-soilik transmititu daitekeelarik.

29. artikulua.

Titularea ­hitzen denean, eskubidearen titulartasuna testamenduzko xedapenetan adierazitako oinordekora pasako da, eta testamendu egileak bere ondorengo gisa bi per­tsona edo gehiago izandatu balitu, hala beharreko oinordekoek euren artean eskubidea emana izango zaiona izandatuko dute; akordio batera iri­tziko ez balira, adin haundieneko hala beharreko oinordekoak edo hala ez balitz adin gehieneko senditarrak oinordetuko du.

III. KAPITULUA. ‑HILOBIRA­TZE ESKUBIDEAREN ADJUDIKAZIOA

30. artikulua.

Hilobi zesio guztiak instan­tzia bidez eskatuak izango dira, okupatuko duen per­tso­naren herio­tza gertatu ondoren edo gorpukinen desobira­tzea egin ondoren; Udalera zuzendua joan beharko duen instan­tzia, Alkatea izanik adjudika­tzeko eskumena izango duen organoa.

31. artikulua.

Ez da panteoiean ehorzteko inolako hilobira­tze eskubidrik emango.

IV. KAPITULUA. TASAK

32. artikulua.

Hilobira­tze eskubideak eta Hilerrian eskainitako zerbi­tzuek tasak erakarriko dituzte. Ordainketak udal bulegoetan gauzatuko dira indarrean dagoen Udal Ordenan­tza­ren arabera.

V. KAPITULUA. HILERRIAREN IXTEA

33. artikulua.

Emakida eta 21 eta 27. Artikuluetan adierazitako epea hala ezarrita badago ere, beste edozein arrazoi dela eta, aipatutako epea amaitu aurretik hilerria ­etxi beharko balitz, dagozkion eskubideen titularrak kalteordaindu ahal izago dira, epea amaitu­tzeko gera­tzen den denboraren arabera, nahiz eta kalteordaina kalkul­tzeko ordaindutako tasaren zenbatekoa besterik ez den kontuan hartuko, errentariak edo emakidadunak exekutatutako obra edo instalazioei dagokiena ain­tzat hartu gabe.

VI. KAPITULUA. ‑HILOBIRA­TZE ESKUBIDEAREN GALERA EDO IRAUNGIPENA

34. artikulua.

Ondoren datozen kasuetan hilobira­tze eskubidearen galera edo iraungipena dekretatuko da eta dagokion emakida Udalari itzu­liko zaio:

a) Painteoiak har­tzen dituen eraikun­tza­ren narriadura egoera dela eta, aldez aurreko txos­ten teknikoaren bidez deklaratua, eta titularrari hura konpondu eta egoki­tzeko adierazitako epea ez bete­tze­agatik, aldez aurretik espedientea tramitatu eta interesatuari ­entzun ondoren.

b) Eskubidea eman zeneko epeak igaro­tze­agaitik.

c) Dagozkion epeen barruan eskubideak edo tasak ez ordain­tze­agatik.

d) Titularrak espreski uko egiteagatik.

e) Berrogei urtetan inor ez hilobiratu izanak hilobia abandonatu­tzat emateko arrazoia izango da.

Iraungipena deklara­tzeko arrazoiak daudenean ohartarazi egingo zaie interesatuei titularrari edo, ez balego, onuradunari dei eginez. Helbidea ezaguna ez denean, deia legeria honen arabera egingo da: Administrazio publikoetako Errejimen Juridiko eta Prozedura Administratibo Komunaren azaroaren 26ko 30/92 Legeko 59.4 artikulua.Deia jaso ondoren, iraungipena eta ondoriozko kon­tze­sio itzu­lerarako arrazoiak desagerrarazteko 30 egun izango ditu.

Lehen adierazitako e) kasuan, presun­tzioa deusezta­tzeko 30 egunetako epean hurrengo hau egiaztatu beharko du: Onuradunik baduela.

Interesatuak desagertarazten ez baditu iraungipen arrazoiak eskubidearen iraungipena deklaratuko da eta, ondorioz, kon­tze­sioa Udalba­tzari itzu­liko zaio.

35. artikulua.

Hilobiren baten aurri egoera edo abandonua deklara­tzeak titulararen ehozketa eskubidearen iraungipnea ekarriko du. Aipatu titularrak ez du kalte ordainik jasoko desehorzketa, ehorzketa edo hilobia bota­tze­agatik. Era berean, aurri deklara­tzeak ez dio eskubiderik emango hilobi eraketagatik kalteordainik jaso­tzeko, ezta aipameneko eskubidearen iraupen epea amaitu gabe eduki­tze­agatik ere. Aurri egoera edo hilobiaren abandonua deklaratu ondoren, Udalak eskudun­tza duten Osasun Zerbi­tzuen baimena lortu eta gero, hilo­tzen edo gorpu atalen desehorzketa aginduko du, berehala lur emateko eskubidea duen titularrak erabakitako tokian. Tokia zehazten ez bada, ehorzketa hilobi komunean egingoda. Udalak, bere kargura, berehala bota egingo ditu aipameneko hilobiak.


AZKEN XEDAPENAK

Arautegi honetan aurrikusten ez denaren aurrean, errejimen lokaleko lege arauei eta hileta polizia sanitarioz dauden arauei jarraituko zaie.

Erabaki hau behin-behinekoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabakiaren aurka Administrazioarekiko Auzi Errekur­tsoa tartejarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean iragarki hau argitaratu eta bi hilabeteko epean, aldez aurretik Alkate­tza honi jakinerazi ondoren, azaroaren 26ko Adminis­trazio-Prozedura Arruntaren eta Administrazio Publi­koen Zuzenbidezko Araubidearen 30/1992 Legearen 110. artikuluko 3. apartatuak ezarritakoaren arabera.

Ikaztegieta, 2007ko mar­txoaren 26.—Alkatea.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz