DMCorporativewww.ikaztegieta.net

BIDE PUBLIKOAREN ERABILERA ETA GARBIKETA ETA HERRITAREN ELKARKIDETZA ARAUTZEKO ORDENANTZA

2007-04-04ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ikaztegietako bide publikoaren erabilera eta garbiketa eta herritarren elkarkidetza arautzeko ordenantzaren behin betiko onespena argitaratu zen.

 

Ikaztegietako herritarren elkarbizi­tza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arau­tzen duen udal ordenan­tza. Behin betiko onespena.

Ikaztegietako herritarren elkarbizi­tza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arau­tzen duen udal ordenana­tza­ren hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpiatalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri ­batzuk eran­tsi dizkion, Udalba­tzak hartutako hasierako onarpena, 2007ko ­otsailaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 33 zenbakian argitaratutakoa, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela, Toki Erregimeneko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa bete­tze­arren, aipatutako Araudia argitara­tzen da.

Herritarren elkarbizi­tza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arau­tzen duen Udal ordenan­tza.

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Ordenan­tza honek elkarbizi­tza arauak ezar­tzea du oinarrizko xede eta baita haiek bakean, askatasunean eta eskubide zein betebehar berdintasunean bete daitezen zain­tzea ere.

Helburu hori lor­tzeko, Ordenan­tza honek elkartasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako herritarren talde bizi­tza arau­tzeko xedapenak ematen ditu.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenan­tza hau Ikaztegietako udalerri osoan aplikatuko da, eta herritar zein bisitari guztiek bete­tze­koa da.

3. artikulua.

Ordenan­tza honen xedapenak ez bete­tzea eta ordenan­tza­ren edukiaren ezjakintasunean babestea ez da inoren­tzat mesedegarri izango.

II. KAPITULUA. JOKABIDE ZIBIKOAZ

4. artikulua.&&Herri altza­riak eta espazio publikoak babestea.

1. Herrian dauden herri altza­riak egoki eta behar bezala erabil­tzeko obligazioa dute herritar guztiek, ­altzari horiek errespetatu egin behar dira, ongi kon­tserba­tzeko eta normal erabil­tzeko moduan egon daitezen.

2. Debekatuta dago herri altza­riak eta espazio publikoak zikindu eta honda­tzen dituzten edo honda ditza­keten ekin­tzak egitea, eta, bereziki, honako ekin­tza hauek:

a) Eserlekuak beren erabilera naturalaren aurka erabil­tzea; ezin dira zapaldu, ezin dira dauden lekuetatik kendu, ez hau­tsi, ez zikindu eta, oro har, ezin da haien erabilera kaltetu edo kon­tser­bazioa hondatuko duen ezer egin.

b) Debekatuta dago jokorako tresnak modu txa­rrean eta kaltetu edo hausteko moduan erabil­tzea, haurren­tzako jokoak ezin dituzte erabili ez helduek ez eta, adin txi­kikoak izan arren, jokoan bertan adierazita datorren adina gaindi­tzen dutenek ere.

c) Debekatuta dago zaborrak, pipak, fruitu lehorren edo antze­koen azalak, txi­kleak edo paperak zeregin horretarako dauden paperon­tzietatik kanpo bota­tzea.

d) Debekatuta dago paperon­tziak irauli edo beren tokietatik atera­tzea, eta baita haien ­itxura eta osotasuna honda dezaketen beste ekin­tza guztiak ere.

e) Debekatuta dago hiri hondakinetarako paperon­tzi eta edukion­tzietan tresna edo objektu arrisku­tsuak bota­tzea.

Ondorio horietarako, tresna edo objektu arrisku­tsuak izango dira per­tso­nei edo ingurumenari kalte egin diezaieketen guztiak, hau da, animaliak eta animalien hondakinak, xiringak eta substan­tzia estupefazienteak kon­tsumi­tzeko tresnak, osasun arretan erabilitako materialak gaixotasunak ­kutsatu edo zabaldu ditza­ketenean, eta era guztietako droga toxikoak, estupefazienteak eta produktu kimikoak, erradiaktiboak, piroteknikoak, leherkari edo su-emaileak, pila zein bateriak, tresna elektriko zein elektronikoak, pintura ­ontzi edo aerosolak, bonbilla edo fluoreszenteak.

f) Debekatuta dago iturri publikoetako hodiak, kanilak eta gainerako elementuak manipula­tzea haien fun­tzionamendu normaletik kanpo.

g) Debekatuta dago herrian dauden zuhaitz zein beste landare, farola, eskultura eta gainerako apaingarriak kaltetuko dituen edozein ekin­tza edo manipulazio, eta baita elementu horiek honda­tzen dituzten ekin­tzak ere.

h) Debekatuta dago sua eta ekin­tza piroteknikoak egitea udalaren eta alor horretan eskumena duten administrazioen derrigorrezko baimenik gabe. San Joan bezperako suak eta antze­koak egiteko, udalaren baimena lortu beharko da aurrez jakinarazita.

i) Debekatuta dago animaliei bide publikoko gizakien kon­tsu­morako iturrietatik zuzenean edaten uztea.

j) Debekatuta dago iturri, ibai, errekasto edo urmaeletan edo bide publikoan usain txa­rrak eta eragozpenak sor­tzen dituzten substan­tziak bota­tzea.

5. artikulua. Berariazko debekuak.

1. Debekatuta dago bide publikoan petardoak edo bengalak erabil­tzea, eta debekatuta dago edozein motatako objektuak jaurtiki­tzen dituzten tresna edo gailuak erabil­tzea, esate baterako, arkuak, zerbatanak, tiragomak eta bolak bota­tzen dituzten pistolak.

2. Debekatuta dago oinezkoen­tzako plazetan eta espaloietan bizikleta, motozikleta, ziklomotor, patin edo beste edozein ibilgailu edo motordun ibilgailutan ibil­tzea.

3. Debekatuta dago fatxa­detatik aurrera atera­tzen diren loreon­tziak, jardinerak eta abar jar­tzea, eraikineko berezko elementuek behar bezala eusten ez badiete eta bide publikoko oinezkoei zein bere ondasunei arriskua eragin badiezazkiekete.

4. Auzokoen atse­dena errespeta­tzeko eta ­etxean bizikide­tza arrunta nahasiko duen zaratarik ez egiteko betebeharra dute herritar guztiek. Arrazoi horregatik, ­etxe barruan ezin da beste edozein motatako zaratarik egin –bereziki gaueko 22:00etatik goizeko 08:00ak arteko ordutegian lanegunetan eta goizeko 10:00ak arte jaiegunetan– ­etxean konponketa material edo mekanikoak, ­altzari edo etxe­tresna elektrikoen aldaketak egin behar direnean edo beste edozein arrazoirengatik. Nolanahi ere, horiek ezin izango dituzte 30 dB(A)-ak gainditu harrera puntuan.

5. Patio, terraza, galeria, merkatari­tza lokal, garaje, balkoi edo beste espazio ­itxi edo irekietan ezin izango da beren soinu, oihu edo kantuekin, edo beren eginkari fisiologikoak egiten dituztelako auzokoei traba egin edo auzokoak gogaitu ditza­keten animaliarik ­utzi.

6. Alarma sistema duen edo jar­tzeko asmoa duen herritar zein enpresa edo komer­tzio arduradun oro behartuta dago alarma-zentral batekin konekta­tzera, eta Eusko Jaurlari­tzako Herrizaingo Sailak zehaztutako protokoloari jarraitu beharko dio.

6. artikulua. Parke eta lorategi publikoak.

1. Herritarrek herriko parke eta lorategi publikoak errespeta­tzeko obligazioa dute.

2. Parke, lorategi, parterre eta loreon­tzietako eta bide publikoan aldatutako landare espezie desberdinak (zuhai­tzak, zuhaixkak, belarkiak eta garaiko landareak) ongi kon­tser­batu eta mantendu ahal izateko, debekatu dago honako ekin­tza hauek egitea:

a) Landareak lapur­tzea (zuhai­tzak, zuhaixkak, gramineak eta garaiko landareak).

b) Soropila eta landareak honda­tzea edo bertan kanpa­tzea.

c) Zuhai­tzak zein zuhaixkak bota, inausi eta haustea edo haietara igo­tzea.

d) Zuhai­tzen azaletan gauzak ida­tzi edo margo­tzea, punta zorro­tzak sar­tzea, zuhaitz horiei eskailerak edo tresnak eta aldamioen euskarriak ­lotzea eta kartelak jar­tzea. Saiatu behar da konpainiako animaliek ez dezaten zuhai­tzik hau­tsi.

e) Aldi baterako bada ere, obra materialak zuhai­tze­tan pila­tzea eta haietan edozein produktu toxiko isur­tzea. Berdeguneetan materialak pilatu (aldamioa jarri) behar izanez gero, baimena eskatu beharko da eta, ondoren, haiek lehen zeuden bezala ­utzi.

f) Berdeguneetan, haiek honda­tzeko edo duten estetika eta erabilera ona kalte­tzeko moduko zaborrak, hondakinak, harriak, legarra edo beste edozein produktu bota­tzea.

g) Soropil eta lorategietan, espaloietan edo oinezkoen­tzako guneetan goro­tzak uztea.

h) Parke eta lorategietan sua piztea. San Joan bezperako sua egiteko, Ikaztegietako Udalak arautuko ditu mota horretako tradiziozko suak egiteko erabilera eta bete beharreko baldin­tzak.

i) Bizikleta, motor do ziklomotoretan ibil­tzea, hartarako egokitu gabe edo zoleztatu gabe dauden guneetatik kanpo.

j) Ibilgailuak aparka­tzea.

k) Parke eta lorategietan ­etxeko animaliak aske uztea horretarako egokitu gabe dauden guneetan.

7. artikulua. Droga eta edari alkoholdunen kon­tsu­moa.

1. Udal­tzaingoak berehala konfiskatuko ditu drogak, substan­tzia estupefazienteak, substan­tzia psikotropikoak eta legez kanpoko arma eta tresna arrisku­tsuak.

2. Bide publikoan edari alkoholdunak kon­tsumi­tze­ari dagokionez, debekatuta dago:

a) Bide publikoan edari alkoholdunak saldu eta kon­tsumi­tzea, terraza edo kanpoko mahai­txo­etan izan ezik, baina, nolanahi ere, dagokion udal lizen­tzia beharko da.

b) Ostalari­tza establezimenduek kanpoan kon­tsumi­tzeko edariak saldu edo horni­tzea, ez bada terrazetan edo beharreko udal baimena duten beste instalazio ­batzuetan kon­tsumi­tzeko.

c) 18 urtetik beherakoei edari alkoholdunak saldu eta horni­tzea edo horrelakorik kon­tsumi­tzea, bai salmenta lekuetan bai kon­tsumo lekuetan. Era berean, establezimendu eta komer­tzioetako arduradunen kontroletik ihes egiteko edari alkoholdunak erosi eta gero adin txi­kikoei ematen dizkieten per­tsona nagusiak adin txi­kikoei edari alkoholdunak horni­tze­aren eran­tzule izango dira.

Segurtasun arrazoiengatik, Udalak baimendutako jende­tza handia bil­tzen duten ikuskizunetan, izaera bereziko ekitaldietan, hala nola ­txotx garaian, herriko jaietan, inauterietan eta gabonetan, eta bestelako ekin­tza jende­tsuetan, esate baterako kon­tzertu eta antze­koetan, plastikozko edalon­tziak erabiliko dira. Ezin da inola ere kristal edo beirazko ontzi­rik erabili, ez eta lata edo antze­korik ere.

III. KAPITULUA. BIDE PUBLIKOAREN GARBIKETA

8. artikulua.

Herritar guztiek dute, oro har, herria eta, bereziki, espazio publikoak garbi manten­tzeko betebeharra.

9. artikulua.

1. Loreon­tziak edo landareak bide publikora urik bota gabe ureztatuko dira, eta, isurketa saihesteko, ur soberakina jaso­tzeko ­ontzia jarriko da.

2. Bide publikora edo jendea joan-etorrian ibil­tzen den barne-patioetara ematen duten balkoi, begiratoki edo leihoetatik alfonbrak, erra­tzak edo zapiak gaueko 21:00etatik goizeko 09:00ak arte soilik astindu ahal izango dira. Lan horiek kalte eta eragozpenik ez sor­tzeko moduan egingo dira.

10. artikulua.

Debekatuta dago bide publikoa zikin dezakeen edozein jarduera egitea, eta bereziki debekatuta dago:

— Bide publikoan ibilgailuak garbi­tzea.

— Motorraren olioa alda­tzea edo bide publikoa zikin dezakeen edozein motatako isurkari manipula­tzea.

— Bide publikoan ibilgailuak konpon­tzea.

— Bide publikoan kaka eta pixa egitea eta txis­tua bota­tzea.

— Zaborrak edo hiri hondakinak manipula­tzea edo mia­tzea, eta haiek bil­tzea oztopa dezakeen jarduerarik egitea: Barreia­tzea edo ­ontziak alda­tzea.

— Bide publikora txi­kleak, zaborrak eta hondakinak bota­tzea edo bertan uztea.

— Txa­kur gorozkiak bide publikoetan, jolas parkeetan, lorategietan eta, oro har, apaingarrirako edo jendearen joan-etorrirako den beste edozein lekutan uztea (Animaliak Babestu eta Eduki­tzeko Udal Ordenan­tzak xeda­tzen duenez, arau hauste hori zigortuta dago).

11. artikulua.

Industria edo merkatari­tza jarduera batek bere inguruetan edo, terrazen kasuan, baimendutako gunean zikinkeria sortu ohi badu, establezimenduko titularrak garbi eduki beharko du zikindutako bide publikoaren zatia, dagozkien lizen­tziei aplikatu beharreko erregimenetik etor daitezkeen neurri zuzen­tzaile eta gainerako betebeharrei kalterik egin gabe.

12. artikulua.

Erakusleiho, establezimendu, salmenta puntu eta antze­koen garbiketa kontu handiz egingo da, bide publikoa ez zikin­tzeko moduan; eta bertan dabil­tza­nei eragozpenik ez sor­tzeko orduetan egingo da.

Establezimendu ­itxien jabeek fatxa­den apainketaz arduratu beharko dute.

13. artikulua. Toldoak eta per­tsianak.

Toldo eta per­tsianei dagokienez, Arau Subsidiarioen Ordenan­tzak xedatutakoa eta (Ikaztegietako Hirigunea Birgai­tzeko Plan Bereziak (HHBPB) agindutakoa beteko dute.

Beheko solairuetako lokaletako toldoak eta per­tsianak kon­tser­bazio eta garbiketa egoera onean mantenduko dira, eta berritu egingo dira kanpoko itxu­rak eska­tzen duenean.

14. artikulua. Errotuluak, plakak eta gainerako bereizgarriak.

Edozein errotulu, plaka edo bereizgarri bide publiko aldera jar­tzeko, beharreko lizen­tzia lortu beharko da; eta plan orokorreko ordenan­tzak xedatutakoa eta HHBPB-k agindutakoa beteko dute.

Horiek garbi edukiko dira eta hondatuak aldatu egingo dira.

15. artikulua.

Generoa soltean edo edozein materia ontzi­ratu gabe garraia­tzen duten ibilgailuak bide publikora isurketarik ez egiteko moduan kargatu eta ekipatuko dira.

16. artikulua. Zamalanak.

1. Edozein ibilgailuren karga eta deskargak egitean zikindutako espaloi eta gal­tza­dak berehala garbituko dira, lan horiek bukatu bezain laster.

2. Garbiketa horiek egiteko obligazioa dute (artikulu honetan eta aurrekoan ezarritakoa) ibilgailuen jabeek eta, subsidiarioki, karga edo deskarga egin den establezimendu edo finkaren titularrek.

Arau orokor gisa, egin beharreko garbiketa inplikatutako jabe edota titularrek egiten ez badute, udal zerbi­tzuek egingo dute, baina gastuak haiek ordainduko dituzte.

17. artikulua. Erabilera berezi edo pribatiboak ukituriko eremuaren garbiketa.

1. Erabilera arrunt berezi eta pribatiboaren ondorioz bide publikoa zikin­tzen bada, erabilera horien baimena duten edo esleipendunak diren per­tsona fisiko edo juridikoen eran­tzu­kizuna izango da. Sor­tzen dituzten hondakinak bota edo eduki­tzeko ­ontzi homologatuak jar­tzeko eskatu ahal izango die Udalak, eta ­ontzi horiek garbitu ere egin beharko dituzte.

2. Terraza eta mahaien garbiketari dagokionez, titularrek egin beharko dute ordubeteko epean, establezimendua ixten den unetik aurrera kontatuta. Dena dela, egun osoan garbi eduki beharko dira, garbiketa eta higiene baldin­tza egokietan, eta, horretarako, erra­tza pasako da eta garbiketa lanak egingo dira aldian behin.

3. Terrazen kudeaketa hondakinak ez sor­tzeko moduan egingo da.

18. artikulua.

Finka eta eraikinen jabeek haien elementuen apaindura publikoa gorde­tzeko obligazioa dute. Fatxa­den, sarreren eta, oro har, higiezinak dituen eta bide publikotik ikusten diren arkitektura elementuen zein higiezinen osagarrien (antenak, txi­miniak) garbiketa eta manten­tze lana egin beharko dituzte.

IV. KAPITULUA. OBRA PUBLIKOAK GAUZA­TZEA

19. artikulua.

1. Egiten diren jarduera eta obra guztiek, bide publikoa zikindu ez dadin, beharreko neurriak har­tzera behar­tzen dute titularra, derrigorrezko lizen­tzietatik datozen baldin­tzak bete­tze­azz gain. Era berean, obra horrek ukituriko eremua behar adina aldiz garbi­tzeko eta sorturiko hondar materialak erretira­tzeko obligazioa izango du titularrak.

2. Udalak garbiketa lanak egiteko eskatu ahal izango dio obraren arduradunari.

3. Eraiki­tze, berri­tze edo eraiste lanak direnean, obra lizen­tziaren titularra izango da obra horiek ukituriko bide publikoaren garbiketaren eran­tzu­lea.

20. artikulua. Obraren babesa.

1. Zikinkeriarik ez bil­tzeko, bide publikoa uki­tzen duten edo uki dezaketen lanak edo obrak egiten dituzten per­tso­nek obra hori babestu egin beharko dute inguruan elementu egokiak jarrita, obrako lurrak eta soberako materialak baimendutako eremutik edo obra muga­tzen duen perimetrotik kanpora isuri eta zabaldu ez daitezen.

2. Debekatuta dago obraren perimetroaren barnean ez dagoen bide publikoan lurrak, hondarrak, legarrak eta gainerako materialak uztea, eta baita eusteko eta induska­tzeko elementu mekanikoak eta gainerako tresna lagungarriak pila­tzea ere, dagokion obra lizen­tzian udalaren baimen espresa jaso­tzen ez bada; eta espazio hori beti garbi edukiko da.

3. Lanegun bakoi­tza buka­tzen denean bide publikoan egindako lan eremuak, lubakiak, kanalizazioak eta abar, garbi eta babestuak ­utziko dira eta jarri beharreko seinaleak jarriko zaizkie istripurik gerta ez dadin, gauerako balizaje elementuak barne.

21. artikulua. Garbiketa plataforma.

1. Obraren eremuan plataforma bat edukiko da, bertan, bide publikora atera aurretik, ibilgailuen gurpilak eta gal­tzada zikin dezaketen gainerako elementuak garbitu ahal izateko.

2. Preben­tzio hori bete­tzen ez bada, dagokion zigorra jar­tzeaz gain, obrako ibilgailu horiei bide publikora atera­tzea debekatu egingo die Udal­tzaingoak.

22. artikulua. Masaderak.

1. Debekatuta dago masadera-ibilgailuan hormigoia garraia­tzea, hormigoi hori bide publikora ez isur­tzeko, beharreko gailuaren bidez deskarga-ahoa ixten ez bazaio.

2. Debekatuta dago masaderak bide publikoan eta horretarako egokia ez den beste edozein lekutan garbi­tzea.

3. Aurreko bi atal horiek bete­tzen ez badira, ibilgailuaren jabea eta gidaria izango dira eran­tzu­leak, eta eran­tzule subsidiarioa, berriz, obraren susta­tzailea edo zerbi­tzua ematen dioten jardueraren titularra. Isur­tzen den hormigoia eta ukituriko bide publikoa garbi­tzeko obligazioa dute. Horrez gain, dagozkien zigorrak jarri ahal izango zaizkie.

23. artikulua. Lurren eta obra-hondakinen garraioa.

1. Lurrak eta obra-hondakinak garraia­tzeko ibilgailuek beharreko baldin­tzak beteko dituzte, bide publikora isurketarik egin ez dezaten.

2. Istripu, iraulketa edo beste edozein gorabeheraren ondorioz karga bide publikora erori edo isur­tzen bada, eta bideko segurtasunari begira arriskuak sor badi­tzake, gidariek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Udal­tzaingoari, eta, horrekin batera, eroritakoa bildu eta arrisku eremutik kanpo eramaten hasiko dira, garbiketa zerbi­tzuek eman diezaieketen lagun­tza­ren zain. Nolanahi ere, gorabehera horiek sortutako gastuak ibilgailuen jabeek edo gidariek ordainduko dituzte.

3. Lurrak eta obra-hondakinak garraia­tzen dituztenek, ukituriko bide zatia berehala garbi­tzeko obligazioa dute, karga, deskarga eta garraio lanen ondorioz bide publikoa zikin­tzen bada.

4. Era berean, edozein unetan kendu behar dituzte, eta Udal Agintariek eska­tzen duten guztietan, baimendu gabeko lekuetan isuritako lurrak eta obra-hondakinak. Horrez gain, dagozkien zigorrak jarri ahal izango zaizkie.

V. KAPITULUA. ‑URBANIZAZIO ETA ORUBEEN GARBIKETA

24. artikulua. Espazio pribatuen garbiketa.

1. Urbanizazio pribatuetako espaloiak, igarobideak, gal­tza­dak, plazak eta lorategiak garbi­tzeko lana jabeei dagokie.

2. Jabeek etxa­dietako barne patioak, orube partikularrak, merkatari­tza galeriak eta antze­koak garbi­tzeko obligazioa dute.

3. Elementu pribatu horien guztien garbiketa egoeraren kontrola eta ikuska­tzea Udalak egingo du eta eran­tzu­leei garbi­tzeko eskatuko die, zeregin horretarako udal zerbi­tzuek emandako aginduen arabera.

4. Merkatari­tza lokalen jabeek, bertan jarduera izan edo ez, beren fatxa­dak egokituko dituzte eraikinaren apaindura, manten­tze eta ezaugarrietara, xede horretan zehaztutako zehaztapenen arabera.

25. artikulua. Orube eta lur pribatuak.

1. Orube eta lurren jabeek zabor eta hondakinik gabe eduki beharko dituzte horiek, eta beharreko osasun, higiene, segurtasun eta apaindura publiko baldin­tze­tan. Era berean, arratoiak eta intsek­tuak hilko dituzte horretarako baimena duen enpresa baten bidez.

2. Edozein hirigin­tza jarduketa prozesuan diren eraikin hondatuak behar den bezala ­itxita edo hesituta egongo dira, bertara haiekin zerikusirik ez duen edonor sar ez dadin.

3. Kapitulu honetako punturen bat bete­tzen ez bada, Udalak subsidiarioki eta legearen arabera indarrean dauden mugak kontuan hartuta, hartu beharreko neurriak hartuko ditu ondorio horietarako, eta lur horretara sartu ahal izango da aurreko paragrafoetan jasotako helburuz. Sor­tzen diren kostuak jabeek ordainduko dituzte.

VI. KAPITULUA. ‑BIDE PUBLIKOAREN OKUPAZIOA

26. artikulua. Irizpide orokorra.

1. Debekatuta dago kon­tsu­morako produktuen banaketa zuzenean bide publikora egiten duten makina bana­tzaileak udalaren baimenik gabe jar­tzea.

2. Debekatuta dago bide publikoa erakustegi edo beste edozein objektu motarekin okupa­tzea dagokion baimenik gabe.

27. artikulua.

Ordenan­tza honetan araututako helburu komer­tzialeko jarduerak buru­tzeko beharrezkoa da aldez aurretik udal baimena lor­tzea.

Ez dira onar­tzen honako publizitate-ekin­tza hauek:

a. Ibilgailuen joan-etorria edo oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen iragarki-euskarririk jar­tzea.

b. Bide publikoan pintadak edo piktogramak egitea: Gal­tza­dan, zintarrian, plazetan, pasealekuetan, zuhai­tze­tan, faroletan, zutabeetan, ­etxeen fatxa­detan, paretetan...

c. Guztiz debekatuta daude kola edo ­antzeko produkturen bat erabiliz itsa­tsi­tako iragarkiak. Bai eta udale­txeko eta tenpluetako paretetan, bustoetan, monumentuetan, etab. egindakoak ere.

28. artikulua. Publizitatea ken­tzea.

Publizitatea erakusgai egoteko epea udal baimenean adieraziko da eta, hala egiten ez bada, 5 egunekoa izango da, salbu eta hauteskunde kanpainetan, ­gutxienez 21 egunekoa izango baita.

Publizitate instalazioak kendu egin behar dira erakusgai egoteko gehieneko epea buka­tzen denean edo iragarkiaren indarraldia buka­tzen denean.

Espresuki diseinatutako elementuez baliatuz egindako instalazioak edo lurzoru eta eraikinen gaineko espazio libretik egindakoak berreskura­tzeko aldez aurretik eskaera bat aurkeztu beharko da udale­txeko erregistro orokorrean. Eta instalazioa entrega­tzeko ezinbestekoa izango da exekuzio subsidiarioari dagozkion gastu guztiak ordain­tzea. Udalak ez ditu bere gain hartuko instalazioaren narriadura edo egoera txa­rra.


Udal­tzaingoa arduratuko da ordenan­tza honetan ezarritakoa betearazteaz eta, ikusten badu ordenan­tza honetan ezarritakoa urra­tzen duen publizitate instalaziorik dagoela, hura ken­tzeko agindu behar du. Herri-lanetako lantaldeak desmuntatu eta kenduko ditu publizitate instalazioak eta garbituko ditu kartelak, errotuluak, etab. Zerbi­tzuetako ­batzorde informa­tzaileak, partea jaso ondoren, zigor espedientea abiaraziko du eta iragarkia desmunta­tzeak, ken­tzeak edo garbi­tzeak sortarazitako gastuen nondik norakoak zehaztuko ditu, gastu horiek arau haustearekin zerikusia duten enpresa edo per­tso­nei egozteko.

29 artikulu. Kanpa­tzeak.

1. Ikaztegietako udalerri osoan ezin izango da kanpatu eta kanpin dendak edo horretarako egokitutako ibilgailuak jarri. Era berean, ezin izango da bide publikoan janaria prestatu ezta, ekar dezakeen arriskuagatik, surik edo barbakoarik egin ere. Salbuespena egingo da aurretik eskatutako eta udalak baimendutako ekitaldietan.

2. Agintari­tza­ren Agenteek bide publikoa okupa­tzen duten kanpin denden, ibilgailuen edo beste edozein eratako materialen jabe edo erabil­tzaileei jokabide hori alda­tzeko eskatuko diete, eta dagokien salaketa ere egin diezaiekete. Ezezkoa emanez gero, edo jabeak edo erabil­tzaileak aurkitu ezin badira, Agintari­tza­ren Agenteek beharreko bideak erabili ahal izango dituzte elementu horiek berehala erretira­tzeko, eta sortutako gastuak jabeek ordainduko dituzte.

Arau orokor gisa, egin beharreko garbiketa inplikatutako jabe edota titularrek egiten ez badute, udal zerbi­tzuek egingo dute, baina gastuak haiek ordainduko dituzte.

30. artikulua.

Eraikinen, orubeen, merkatari­tza lokalen eta bestelakoen eraiki­tze, berri­tze edo hobe­tze lanak egiten dituztenek ezingo dute bide publikoa okupatu, ezta aldi baterako bada ere, aurretik ez badute udal baimenik edo derrigorrezko lizen­tziarik lortu.

31. artikulua.

Debekatua dago bide publikoan edozein objektu uztea edo pila­tzea (horretarako espresuki jarrita dauden egunetan izan ezik, alegia, asteartetan, gaueko 22:00etatik aurrera). Bide publikoan pilatutako edozein objektu udal zerbi­tzuek eraman ahal izango dute, eta Udalak horren kostuak behar ez den eran utzi­tako materialaren titularrari ordainaraziko dizkio.

VI. KAPITULUA. ZIGOR ERREGIMENA

32. artikulua. Arau hausteak.

1. Arau hauste administratiboa izango da Ordenan­tza honek zehaztutako xedapenak ez bete­tzea eta bertan zehazten diren debekuak urra­tzea.

2. Alkateak edo hark aukeratutakoak zigortuko ditu Ordenan­tza honetan xedaturikoaren arau hausteak. Betiere, legeriak baimen­tzen dituen mugen barnean eta kasu bakoi­tzean egon litezkeen eran­tzu­kizun zibil eta penalez gain.

33. artikulua. Arau hauste motak.

1. Arau hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke, honako hauek kontuan hartuta: Nahita egiten den, zibismo ezaz joka­tzen den, zabarkeria maila, per­tso­nen osasun eta segurtasunerako arriskua, eragindako kaltearen larritasuna eta arau haustea berriro egitea.

2. Ondorio horietarako, berriro ere arau haustea egin dela ulertuko da arau hausleari aurreko hamabi hilabeteetan behin edo gehiagotan arrazoi berarengatik isuna jarri bazaio.

3. Arau hauste arinak izango dira honako artikulu hauei eginiko arau hausteak:

a. 4.2 (a, b, c, f, g, h, i, j).

b. 5 (.1, .3, .4, .5, .6).

c. 6 (a, b, d, g, h, j).

d. Zuhai­tze­tara igo­tzea.

e. Obrako materialak, aldi baterako bada ere, edozein zuhai­tze­tan pila­tzea.

f. 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 29.

g. Jabari publikoko ondasunetan kalteak eragitea, kalte horien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada.

4. Arau hauste larriak izango dira honako artikulu hauei eginiko arau hausteak:

a. 4.2 (d, e).

b. 7, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 30, 31.

c. 28 eta 29. artikuluetan xedatutakoa. Hori guztiaz gain, hartu beharreko neurriak hartu ahal izango dira egindako arau haustearen ondorioak onera­tzeko. Kalterik egonez gero, haien eran­tzu­kizuna bere gain hartu beharko du enpresa iragarleak, iragarkia jar dadila agindu duen per­tsona fisiko edo juridikoak eta, azken batean, iragarkiak jarrita egon diren lur edo higiezinaren jabeak, eta garbitasunari dagozkionak ere bai, subsidiarioki.

d. Jabari publikoko ondasunetan kalteak egitea, kalte horien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa eta 10.000 eurotik beherakoa bada.

e. Agintari­tza­ren Agenteek emandako agindu bat ez bete­tzea, Ordenan­tza honen zehaztapenak bete­tzeko eskakizunari loturik badago, baldin eta arau hauste horrek izaera penala ez badu.

f. Arau hauste arin bat behin eta berriro egitea.

5. Arau hauste oso larriak izango dira honako hauek:

a. Oinezkoen­tzako plazetan eta espaloietan ziklomotorean eta motozikletan, patin motordunetan eta edozein ibilgailu motordunetan ibil­tzea.

b. Zuhai­tzak eta zuhaixkak bota­tzea, kima­tzea eta haustea edo haiek hil ditza­keen edozein ekin­tza egitea; eta baita ere plaza, parke eta lorategietan motoan eta ziklomotorean ibil­tzea.

c. Zuhai­tze­tan edozein eratako produktu toxiko isur­tzea.

d. Jabari publikoko ondasunetan kalteak egitea, kalte horien zenbatekoa 10.000 eurotik gorakoa bada.

e. Arau hauste larriak behin eta berriro egitea.

32. artikulua. Isunak.

1. Arau hauste arinei 60 eta 750 euro arteko isuna jarriko zaie eta, edozein elementu urbano aldatu behar izanez gero, horren kostua ordainaraziko da.

2. Arau hauste larriei 751 eta 1.500 euro arteko isuna jarriko zaie eta, edozein elementu urbano aldatu behar izanez gero, horren kostua ordainaraziko da.

3. Arau hauste oso larriei 1.501 eta 3.000 euro arteko isuna jarriko zaie eta, edozein elementu urbano aldatu behar izanez gero, horren kostua ordainaraziko da.

Zenbateko horiek dagokion sektore araudiak zehazten dituen isunez gain aplikatuko dira.

4. Ordenan­tza honen beste edozein ez bete­tze 60 eta 750 euro arteko isunarekin zigortuko da, isun gisa zenbateko ekonomikoa bereziki zehaztuta ez duten kasuetan, aurreko artikuluak honi loturik zehaztutakoaren arabera.

5. Jar­tzen diren isunak alde batera ­utzita, behar bezala ordainduko dira jabari publikoko ondasunetan egindako kalteak, eta baita eragindako galerak ere, hori guztia dagokien udal zerbi­tzuek aurrez ebaluatu ondoren. Kalte eta galera horien zenbatekoa modu betearazlean zehaztuko du isuna jar­tzeko eskumena duen organoak.

6. Arau hauste larriak edo oso larriak behin eta berriro egiten badira, arau hauslea baimenen eta kon­tze­sioen jabe izateko gaitasunik gabe ­utzi ahal izango da bat eta hiru urte arteko epean.

33. artikulua. Eran­tzu­leak.

1. Adin txi­kiko batek Ordenan­tza honetan xedatutakoa bete­tzen ez badu, haren gurasoak edo adin txi­kiko horren zain­tzaz ardura­tzen diren adin nagusiko per­tso­nak izango dira eran­tzu­leak.

2. Susta­tzaileari eta kontratistari dagokie, solidarioki, beren obrek ukitutako bide publikoaren garbiketaren eran­tzu­kizuna, karga eta deskarga lanetan eta obretan sartu eta haietatik atera­tzean ibilgailuek sortutako zikinkeria barne, hurrengo puntuan zehaztutakoari kalterik egin gabe.

3. 15.eta 22.1 artikuluetan jasotako arau hausteetan jabea eta ibilgailuaren gidaria eran­tzule solidarioak izango dira.

4. Gainerako kasuetan, Ordenan­tza honetan jasotakoa per­tso­nalki urra­tzen duena izango da eran­tzu­lea.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik 15 egunetara jarriko da indarrean.

Ikaztegieta, 2007ko mar­txoaren 22a.—Alkatea.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz