DMCorporativewww.ikaztegieta.net

ALKATEAREN GUTUNA

Ikaztegietako herritarren ordezkari naizenez, guztien izenean nire ongi etorri beroena.
Interneteko Web orri honen helburu nagusia, ordezkatzen dudan herria ezagutaraztea besterik ez da. Horretarako bertan nabigatzera gonbidatzen zaituztet.

Web orriaren bitartez ezagutzera ematen dizkizuegu herritar ororen esku dauden zerbitzuak eta herriko gobernuak herriarekin batera hasitako proiektuak. Sartu, begiratu eta jakinminik baduzue galdetu interesatzen zaizuen guztiaz eta ez izan zalantzarik zuen iritzi, iradokizun eta proposamenak helarazteko, behar beharrezkoak ditugu zerbitzuak hobetu ahal izateko.

Web orrialde honetara iritsiko zareten bisitari guztiok udalerria ezagutzera gonbidatzen zaituztet. Ikusiko duzue jendeari, enpresei eta erakundeei irekita dagoela, eta batez ere, ongi baino hobeto hartuko zaituztetela. Laster arte, beraz.

Eneritz Maiz,
Ikaztegietako Alkatea



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz